3 Eta erran, aroen Jaunac: Isaias ene cerbitzaria bulucic eta oinetacoric gabe ibili den beçala, hirur urtherençat içanen baita eçagutzaritan eta sendagailetan Eguiptoaren eta Ethiopiaren gainean;
4 Hala Asiriarren erreguec aitzinean eramanen du Eguiptoarra gathibu eta Ethiopiarra bere lekuetaric, çahar-gazteac bulucic eta oinetacoric gabe, guibeleco aldea agueri Eguiptoaren laidotan.
5 Eta icituac içanen eta ahalcatuco dira Ethiopiaz beren phesquiçaz, eta Eguiptoaz beren gogoco ospeaz.
6 Eta irla hartaco egoiliarrac erranen du egun hartan: Horra horiec ciren gure phesquiça, ceinen gana lagunça esque ihes eguin baitugu Asiriarren erregueren aitzinetic: eta nola itzurico dituquegu gure buruac?