12 Çainac erran du: Ethorri da goiça, heldu da arratsa; bilhatzen baçarete, bilha ongui; itzul çaitezte, çatozte.
13 Arabian desmasia. Ilhuncean lo eguinen duçue oihanean, Dedanimgo bidexquetan.
14 Hegoaldeco lurrean egoten çaretenac, egarri denari quiderat atheratuz ekarreçoçue ura; oguiarequin çoazquiote ihesliarrari bidera.
15 Alabainan ihes eguin dute ezpaten aitzinetic, dixidatzen cituenaren ezpataren aitzinetic, arrambela hedatuaren aitzinetic, gudu gogorraren aitzinetic.
16 Alabainan hau erran darot Jaunac: Oraino urthe bat, sehiaren urthea beçala neurtua, eta Cedarren ospea oro kendua içanen da.
17 Eta Cedarren semeen arteco arrambelari hazcarren ondarrac ere gutituac içanen dira; ecen minçatu da Jauna, Israelgo Jaincoa.