2 Ikuspen gogorra içan çait igorria. Sinhetsgogor dena, tzarqui dabila; eta demasiatzaile dena, bere lanean hari da. Igan hadi, Elam; Mediarra, sethia: itho ditut heren auhenac.
3 Hargatic oinhacez bethe dira ene guibel-erraiac; hesturac naduca, hestura erditzen hari denarena beçalacoac; aditzearequin erori, ikustearequin nahasi naiz.
4 Ahitu da ene bihotza, ilhumbeec harritu naute; Babilona, ene maitea, eguina da ene harrigarri.
5 Eçar çac mahaina, atalaitic beguira çac jaten eta edaten hari direnei. Jaiqui, aitzindariac; loth erredolari.
6 Ecen hau erran darot Jaunac: Çoaz, eta eçar çaçu atalari bat; ez cer-nahi ikus deçan, ethor bedi erratera.
7 Eta ikusi du bi guiçonequilaco orga-laster bat; bat cen asto baten gainean, eta bercea camelu baten bizcarrean; eta artharequin eta atzarriqui beguira egotu cen.
8 Eta lehoinac beçala oihu eguin çuen: Ni naiz Jaunaren atalaiaren gainean, bethi xutic egunaz; eta ene goaitean nago ni, gau guciz.