7 Eta ikusi du bi guiçonequilaco orga-laster bat; bat cen asto baten gainean, eta bercea camelu baten bizcarrean; eta artharequin eta atzarriqui beguira egotu cen.
8 Eta lehoinac beçala oihu eguin çuen: Ni naiz Jaunaren atalaiaren gainean, bethi xutic egunaz; eta ene goaitean nago ni, gau guciz.
9 Huna non ethorri den bi çalditaco orga-lasterrari eraguiten çaroen guiçon hura, eta ihardetsi, eta erran du: Erori da, erori Babilona, eta haren jaincomolde guciac phorroscatuac dira lurrean.
10 Ene bihi joa, ene larraineco hibia, erran darotzut armadetaco Jauna ganic, Israelen Jaincoa ganic aditu dudana.
11 Dumaren desmasia. Seirdic oihu eguiten darotade: Çaina, cer berri gauaz? çaina, cer berri gauaz?
12 Çainac erran du: Ethorri da goiça, heldu da arratsa; bilhatzen baçarete, bilha ongui; itzul çaitezte, çatozte.
13 Arabian desmasia. Ilhuncean lo eguinen duçue oihanean, Dedanimgo bidexquetan.