14 Eta armadetaco Jaunaren minçoa aguertu da ene beharrietara: Barkatzen badarotzuet tzarqueria hori hil çaitezten arteo, dio armadetaco Jainco Jaunac.
15 Hau dio armadetaco Jainco Jaunac: Çoaz, sar çaite tabernaclean egoten dena gana, Sobna gana, ceina temploaz baita cargutua, eta erranen dioçu:
16 Cer hari çare hemen, edo nor beçala çare hemen, çuc hemen eguin baituçu çuretzat hobi bat, leku goran artharequin harguindu baituçu orhoitgailu bat, eta harrian hobi bat çuretzat?
17 Huna non Jaunac eramanaciren çaituen, oilar bat eramaten den beçala, eta eramanen çaitu hala-nola aldagarri bat.
18 Hesturaz koroaturen du, çure burua; pilota bat beçala arthiquiren çaitu lur çabal eta hedatu batera; han hilen çare, eta han akabaturen dira çure ospearen leloac, oi guiçon çure Jaunaren etcheco laidoa.
19 Çauden toquitic iraiciren çaitut eta çure cargutic kenduco.
20 Eta hau içanen da egun hartan, deithuco baitut ene cerbitzari Eliacim, Helciasen semea.