6 Eta Elamec hartu du gueci-uncia, çaldizcoaren orga-lasterra, eta erredolac biluci du harrasia.
7 Eta hire haran hautac orga-lalerrez içanen dira betheac, eta hire athean jarrico ditun çaldizcoac.
8 Aguertua içanen da Judaren gueriça, eta egun hartan ikusiren duçu harmateguia, oihaneco etchea.
9 Ikusiren ditutzue Dabiden hirico urradurac cembat diren uso; eta bilduren ditutzue behereco arrainteguico urac.
10 Eta kondatuco ditutzue Jerusalemgo etcheac, eta etche urratzen harico çarete harrasiaren hazcarceco.
11 Eta osin bat eguinen duçue bi harrasiren artean, arraintegui çaharraren ondoan; eta hura eguin çuenaren gainera ez duçue beguiric emanen, eta haren eguilea urrundic ere ez duçue ikusico.
12 Egun hartan armadetaco Jainco Jaunac bere populua deithuco du nigar-deithoreetara, ileen murriztera eta çakuaren jaunztera.