8 Aguertua içanen da Judaren gueriça, eta egun hartan ikusiren duçu harmateguia, oihaneco etchea.
9 Ikusiren ditutzue Dabiden hirico urradurac cembat diren uso; eta bilduren ditutzue behereco arrainteguico urac.
10 Eta kondatuco ditutzue Jerusalemgo etcheac, eta etche urratzen harico çarete harrasiaren hazcarceco.
11 Eta osin bat eguinen duçue bi harrasiren artean, arraintegui çaharraren ondoan; eta hura eguin çuenaren gainera ez duçue beguiric emanen, eta haren eguilea urrundic ere ez duçue ikusico.
12 Egun hartan armadetaco Jainco Jaunac bere populua deithuco du nigar-deithoreetara, ileen murriztera eta çakuaren jaunztera.
13 Eta huna bozcario eta jauciac, aratche eta ahari hilceac, haragui jateac eta arno edateac. Jan eta edan deçagun, ecen hilen gare bihar.
14 Eta armadetaco Jaunaren minçoa aguertu da ene beharrietara: Barkatzen badarotzuet tzarqueria hori hil çaitezten arteo, dio armadetaco Jainco Jaunac.