14 Orrobia eguiçue, itsasoco unciac, ceren xahutua baita çuen indarra.
15 Eta hau içanen da egun hartan: Ahancia içanen haiz, oi Tir, hirur hogoi eta hamar urthez, erregue baten egunac neurtuac diren beçala; aldiz hirur hogoi eta hamar urtheren buruan, Tirrençat içanen du lilitchoaren cantua beçalaco bat.
16 Har çan guitarra, eguiçan hirico ingurua, lilitcho ahanzterat utzia; canta çan ongui, errepica cantua, hitaz orhoit dadien norbait.
17 Eta hau içanen da hirur hogoi eta hamar urtheren buruan: Jauna ethorriren da Tirren ikustera, eta bere irabacietara bihurraracico du; eta Tir berritan limburturen da ororen aitzinean lurreco erresuma guciequin.
18 Eta haren tratu, irabaciac Jaunari içanen çaizco sainduetsiac; ez dira beguiratuac eta çainduac içanen; ceren haren tratua içanen baita Jaunaren aitzinean egoten direnençat, jan deçaten ase arteo, eta jauncia içan deçaten azquen çaharceraino.