8 Norc atheratu du asmu hori Tirren gainean, ceina baitzen beihala korodun, ceinetaco tratulariac prince baitziren, eta mercatariac lurreco handi?
9 Armadetaco Jaunac eguin du asmu hori eragoztecotzat ospedun gucien hampurustasuna, eta laidotara arthiquitzeco lurreco handi-mandiac.
10 Çoaz çure lurretic hibaia iragaiten den beçala, oi itsasoaren alaba; ez duçu guehiago guerricoric.
11 Jaunac itsasoaren gainera hedatu du bere escua, iharrosi ditu erresumac; Canaanen contra eman ditu manuac, çathicatzeco hango hazcarrac.
12 Eta erran du: Sidonen alaba, nescatcha desohoratua, ez dun guehiago hire buruaz espanturic erabilico; jaiquiric iragan çan itsasoa Cethimeraino; han ere ez dun hiretzat içanen phausuric.
13 Horra Caldearren lurra; ez da içatu holaco populuric; Asurrec arthiqui cituen horgo asentuac; gathibu eraman dituzte horgo hazcarrac, jauçaraci dituzte horgo etcheac, eta bere lurrera dute eragotzi.
14 Orrobia eguiçue, itsasoco unciac, ceren xahutua baita çuen indarra.