1 Huna non Jaunac xahutuco duen lurra, eta bulucico du, eta gainazpicatuco du, eta barraiatuco ditu hango egoiliarrac.
2 Eta nola içanen baita populua, hala apheça; nola muthila, hala nausia; nola nescatoa, hala etchecandrea; nola erostea, hala salçailea; nola maileguz harçailea, hala emailea; nola guibelerat galdatzen duena, hala çor duena.
3 Xahupenez xahutua içanen da lurra, eta harrapaquerian larrutua; hori da ecen Jaunac atheratu duen hitza.
4 Lurra nigarretan da; iraungui, erkitu da; iraungui da mundua, erkitu da lurreco populuaren goratasuna.
5 Eta lurra içurriztatua da hartan daudecenez; ceren hautsi baitituzte legueac, çucena aldatu, urratu bethiereco patua.
6 Hargatic madaricioneac iretsico du lurra, eta bekatuan pulumpatuco dira hartan daudecenac; hargatic çoratuco dira hura lancen dutenac, eta gueldituco da guiçon guti.
7 Mahatsa nigarrez dago; mahastia erkitua da; bihotzez bozten ciren guciac auhenetan daude.