10 Herraustua da erguelquerietaco hiria; hersiac daude etcheac oro, eta nihor ez da sarcen.
11 Arnoaren gainean cuinta içanen da carriquetan; galdu da bozcario gucia; arraicia goan da lurretic.
12 Hirian guelditu da bakartasuna, çorigaitzac joco ditu atheac;
13 Ecen lurraren erdian, populuaren erdian gueldituco direnac içanen dira hala-nola oliba bakarrac, ondoa bildu ondoan gueldituac, hala-nola mahats gutiac, bilcea akabatu den ondocoac.
14 Hequiec alchaturen dute boça eta cantaturen dituzte laudorioac; Jauna goretsia içanen denean, irrincinaca joco dute itsasotic.
15 Hargatic ospa çaçue Jauna çuen çuhurtasunaz; gorets çaçue itsasoco irletan Israelgo Jainco Jaunaren icena.
16 Lurraren berce burutic ençun ditut laudorioac, prestuaren ospea. Eta erran dut: Ene segretua enetzat, ene segretua enetzat. Çorigaitz niri! Leguea dute gaixtoqui hautsi, legue-hausleec beçala hautsi dute.