19 Lurra joca içanen da urratua, lurra carrascaca içanen da lehertua, lurra dardaraca içanen da iharrosia.
20 Lurra hordia beçala andarca kordocan ibilico da; eta kendua içanen da, gau batençat hedatzen den olha iduri; eta bere tzarqueriac lehertuco du; erorico da, eta ez du jaiquitzera eguinen.
21 Eta hau içanen da: Egun hartan Jauna aguertuco da ceruco armadaren ikustera hergoretan, eta lurreco erregue lurrean direnen ikustera.
22 Eta molço batera putzuan içanen dira bilduac, eta han presondeguian hersiac; eta asco egunen buruan ikartuac içanen dira.
23 Eta ilharguia ahalquez gorrituco eta urthuco da, armadetaco Jauna erregue jarrico denean Sionen eta Jerusalemen, eta ospatua içanen denean bere çaharren aitzinean.