5 Eta lurra içurriztatua da hartan daudecenez; ceren hautsi baitituzte legueac, çucena aldatu, urratu bethiereco patua.
6 Hargatic madaricioneac iretsico du lurra, eta bekatuan pulumpatuco dira hartan daudecenac; hargatic çoratuco dira hura lancen dutenac, eta gueldituco da guiçon guti.
7 Mahatsa nigarrez dago; mahastia erkitua da; bihotzez bozten ciren guciac auhenetan daude.
8 Baratu da atabalen harrabotsa, guelditu bozten cirenen oihua, ixildu guitarraren ots goçoa.
9 Ez dute guehiago cantuz edanen arnoric; edaria karats içanen da edanen dutenençat.
10 Herraustua da erguelquerietaco hiria; hersiac daude etcheac oro, eta nihor ez da sarcen.
11 Arnoaren gainean cuinta içanen da carriquetan; galdu da bozcario gucia; arraicia goan da lurretic.