7 Mahatsa nigarrez dago; mahastia erkitua da; bihotzez bozten ciren guciac auhenetan daude.
8 Baratu da atabalen harrabotsa, guelditu bozten cirenen oihua, ixildu guitarraren ots goçoa.
9 Ez dute guehiago cantuz edanen arnoric; edaria karats içanen da edanen dutenençat.
10 Herraustua da erguelquerietaco hiria; hersiac daude etcheac oro, eta nihor ez da sarcen.
11 Arnoaren gainean cuinta içanen da carriquetan; galdu da bozcario gucia; arraicia goan da lurretic.
12 Hirian guelditu da bakartasuna, çorigaitzac joco ditu atheac;
13 Ecen lurraren erdian, populuaren erdian gueldituco direnac içanen dira hala-nola oliba bakarrac, ondoa bildu ondoan gueldituac, hala-nola mahats gutiac, bilcea akabatu den ondocoac.