2 Alabainan hiritic eguin duçu hobi bat, hiri hazcarretic harri murru bat; erabaqui duçu arrotzen egon-lekua ez dadien guehiago içan hiri, ez-eta menderen mendetan berritua.
3 Horren gatic laudaturen çaitu populu hazcarrac, eta çure beldur içanen da jendaqui hazcarren hiria;
4 Ceren eguin çaren beharraren indar, noharroinaren indar haren hesturaco orduan, haren phesquiça phesiaco mugan, itzala berotean, ecen hazcarren hatsac iduri du harrasi bat jotzen duen phesia.
5 Beroac egarriaz beçala, hecico duçu arrotzen oldarra; eta iharraracico duçu hazcarren gandoa, hedoi erretzen duen baten azpian beroaz beçala.
6 Eta armadetaco Jaunac mendi haren gainean populu guciei eguinen diote barazcari goço bat, arnozco besta bat, haragui gori eta guicen, arno iragacizco besta bat.
7 Eta mendi hartan trencaturen du populu gucien gainera estecatua den gathea, eta jendaia gucien gainera irazquia den sarea.
8 Herioa bulkaturen du behin-bethico; Jainco Jaunac nigarra kenduco du beguitharte gucietaric, lur gucitic kenduco du bere populuaren laidoa; ecen Jauna da minçatu.