5 Beroac egarriaz beçala, hecico duçu arrotzen oldarra; eta iharraracico duçu hazcarren gandoa, hedoi erretzen duen baten azpian beroaz beçala.
6 Eta armadetaco Jaunac mendi haren gainean populu guciei eguinen diote barazcari goço bat, arnozco besta bat, haragui gori eta guicen, arno iragacizco besta bat.
7 Eta mendi hartan trencaturen du populu gucien gainera estecatua den gathea, eta jendaia gucien gainera irazquia den sarea.
8 Herioa bulkaturen du behin-bethico; Jainco Jaunac nigarra kenduco du beguitharte gucietaric, lur gucitic kenduco du bere populuaren laidoa; ecen Jauna da minçatu.
9 Eta egun hartan erranen du haren populuac: Huna gure Jainco hura; iguriqui dugu, eta salbaturen gaitu; hau da gure Jaun hura; iguriqui dugu, eta bozturen eta jaucico gare hunen ganicaco salbamenduan;
10 Ecen mendi haren gainean phausaturen da Jaunaren escua; eta haren azpian lehertua içanen da Moab, lastoa orguen azpian xehatzen den beçala.
11 Eta haren azpitic hedaturen ditu escuac, iguericariac ericatzeco hedatzen dituen beçala; Jaunac aphalduren du haren ospea, bere escuetan purçupilatuz beçala.