1 Çorigaitz hampurusqueriaco koroari, Efraimgo hordiei, lore erorcen denari, ceina baita hequien bozcariozco sendagaila! Çorigaitz haran goriaren buruan egoten, eta arnoac kordocan erabilcen dituenei!
2 Huna Jaun botheretsu eta hazcarra; iduri du harri abarraren oldarra, xirimola phorroscatzailea; iduri du bazterrac harcen eta eremu çabaletara gaindica hedatzen diren uhar gaitzen oldarra.
3 Efraimgo hordien hampurusqueriazco koroa oin-pean osticatua içanen da.
4 Eta lore erorcen dena, ceina baita haran goriaren buruan dagoenaren bozcariozco sendagaila, içanen da hala-nola fruitu oncen dena udazqueneco çohitasuna baino lehen; ikusico duenac, escura hartu orduco, iretsiren du.
5 Egun hartan armadetaco Jauna içanen da ospezco koro bat eta bozcariozco floca bat bere populu ondarrarençat,
6 Çucentasuneco izpiritua çucenaren gainean jarcen denarençat, eta indarra guerlatic hirico athera bihurcen direnençat.
7 Bainan hauquiec ere, arnotuac içanez burua galdu dute, eta hordiaren hordiz andarca ibili dira; apheçac eta profetac, mozcorrac içanez galdu dute burua, arnoac beretu ditu, hordiac andarca erabili ditu, ez dute eçagutu ikuslea, ez dute adimenduaren jaquitateric içatu;