11 Alabainan berce moldez, berce hizcunça batean minçatuco da Jauna populu harri,
12 Ceinari erran içan baitio: Hau da ene phausua; medearaz çaçue nekatua, eta hau da ene sosegua; eta ez du nahi içan ençun.
13 Eta hau içanen da hequiençat Jaunaren hitza: Irakats, irakats berriz; irakats, irakats oraino; çaude, çaude oraino; iguri, oraino iguri; aphur bat hemen, aphur bat hemen; arren-eta goan ditecen, eta guibelaren gainera eror ditecen, eta lehertuac içan ditecen eta artean sar eta atzemanac içan ditecen.
14 Hargatic adi çaçue Jaunaren hitza, guiçon trufari, Jerusalemeco ene populuaren gainean nausi çabilçatenac.
15 Erran duçue ecen: Batasun eguin dugu herioarequin, patu hartu dugu ifernuarequin. Uharra beçala iraganen denean içurria, ez da gure gainera helduco; ceren gueçurraren gainean eçarri baitugu gure phesquiça, eta gueçurraren maldan gare.
16 Horren gatic hau dio Jainco Jaunac: Huna non Sionen asentuetan eçarcera nohan harri bat, harri frogatua, izquina harria, baliosa, asentuan asentatua. Sinhetsico duena, ez bedi lasterrez abia.
17 Eta phisu çucenean eçarrico dut ene juiamendua, neurri çucenean ene justicia; eta harriac xahutuco du gueçurraren gaineco phesquiça, eta uharrac goanen dira haren gueriçaren gainetic.