18 Eta iraunguico da çuen batasun herioarequilacoa, eta ifernuarequilaco çuen patuac ez du iraunen; uharra beçala iraganen denean içurria, haren azpian ambilduac içanen çarete.
19 Noiz-nahi iragan dadien, eramanen çaituztete; ecen goicean goicic iraganen da, gau eta egun baratu gabe; eta gaztigua içanen da bakarric aditua ardietsaracico darotzuena;
20 Ecen ohea hain da hersia, non bi guiçonetaric bat erorico baita, eta estalguia hain laburra non bia ecin estal baitetzazque.
21 Alabainan Jauna jarrico da beihala barraiamenduco mendian beçala; samurtuco da hala-nola berce orduz Gabaonen den haranean; eguitecotzat bere lana, bere lan arrotza; eguiteco bere lana, arrotz çaioen lana.
22 Eta orai berautzue trufa, beldurrez-eta tinca ditecen çuen lokarriac; ecen armadetaco Jainco Jauna ganic ençun dut, mozquin eta xahupen baten eguitera dihoala lur guciaren gainean.
23 Beharria emoçue ene minçoari eta adi çaçue; çaudezte erne eta ençun çaçue ene solasa.
24 Egun gucian laboraria iraulcen hari othe da eraitecotzat? bethi mokor jotzen eta haitzurcen hari othe da bere lurrean?