21 Alabainan Jauna jarrico da beihala barraiamenduco mendian beçala; samurtuco da hala-nola berce orduz Gabaonen den haranean; eguitecotzat bere lana, bere lan arrotza; eguiteco bere lana, arrotz çaioen lana.
22 Eta orai berautzue trufa, beldurrez-eta tinca ditecen çuen lokarriac; ecen armadetaco Jainco Jauna ganic ençun dut, mozquin eta xahupen baten eguitera dihoala lur guciaren gainean.
23 Beharria emoçue ene minçoari eta adi çaçue; çaudezte erne eta ençun çaçue ene solasa.
24 Egun gucian laboraria iraulcen hari othe da eraitecotzat? bethi mokor jotzen eta haitzurcen hari othe da bere lurrean?
25 Haren gaina bardindu duenean, ez othe du eraiten sugue-ilharra, eta cumina ixurcen; eta ez othe ditu aldizca eta cein bere toquian eçarcen oguia, garagarra, artho-xehea eta xinguila?
26 Jaincoac ematen dio jaquitatea, eta harec arguitzen du.
27 Ecen sugue-ilharra ez da burdinazco horcequin bihitzen, eta orga-arroda ez da cuminaren gainean inguruca ibilcen; bainan sugue-ilharra çaharoarequin jotzen da, eta cumina makilarequin.