26 Jaincoac ematen dio jaquitatea, eta harec arguitzen du.
27 Ecen sugue-ilharra ez da burdinazco horcequin bihitzen, eta orga-arroda ez da cuminaren gainean inguruca ibilcen; bainan sugue-ilharra çaharoarequin jotzen da, eta cumina makilarequin.
28 Oguia ordean xehatzen da; bainan bihitzaileac ez du bethi bihituco, ez-eta orgac arroden azpian erabilico, ez-etare bere burdin horcequin xehatuco.
29 Eta hori armadetaco Jainco Jauna ganic atheratu da, ederretsarazteco haren asmuac eta handietsarazteco haren çuhurcia.