6 Çucentasuneco izpiritua çucenaren gainean jarcen denarençat, eta indarra guerlatic hirico athera bihurcen direnençat.
7 Bainan hauquiec ere, arnotuac içanez burua galdu dute, eta hordiaren hordiz andarca ibili dira; apheçac eta profetac, mozcorrac içanez galdu dute burua, arnoac beretu ditu, hordiac andarca erabili ditu, ez dute eçagutu ikuslea, ez dute adimenduaren jaquitateric içatu;
8 Ecen mahain guciac betheac dira goiti eguinez eta cikinqueriaz, halaz non toqui garbiric ez baita guehiago.
9 Nori erakutsico dio Jaunac jaquitatea? nori ardietsaraciren dio bere hitza? Esnetic higüindu berriei, bulharretic higüindu haurrei.
10 Irakats, irakats berriz; irakats, irakats oraino; çaude, çaude oraino; iguri, oraino iguri; aphur bat hemen, aphur bat hemen.
11 Alabainan berce moldez, berce hizcunça batean minçatuco da Jauna populu harri,
12 Ceinari erran içan baitio: Hau da ene phausua; medearaz çaçue nekatua, eta hau da ene sosegua; eta ez du nahi içan ençun.