21 Guiçonei beren solasez bekatu eraguiten çaroetenac, eta baldarnaco cridançatzailea amarruca erorrarazten çutenac, eta çucembidetic ariaric gabe ceihercen cirenac.
22 Horren gatic, Jacoben etcheari hau dio Jaunac, Abraham berrerosi duenac: Jacob ez da guehiago ahalcatua içanen, ez-eta haren beguithartea ez da guehiago gorrituren;
23 Bere umeac ordean, erre escuetaco lanac, ikusico dituenean bere erdian ene icenari ospe ekarcen; oroc batean ospaturen dute Jacoben saindua, eta goraqui aithor bihurturen diote Israelen Jaincoari,
24 Eta izpirituz basatuac cirenec ardietsiren dute adigarria, eta marmara-eguileec eçaguturen dute leguea.