4 Eta aphaldua içanen haiz, luphetic minçatuco haiz, eta luphetic ençunen da hire solasa; eta hire minçoa içanen da pithonarena luphetic iduri, eta hire solasa içanen da lupheticaco gurgura bat beçala.
5 Eta hi haiçatuco hautenen ostea içanen da herrauts xehea iduri, eta hire contra nausitu direnen ostea içanen da hala-nola haiceac daramatzan ilhaunac;
6 Eta hori içanen da batbateco tarrapata bat. Armadetaco Jauna Arielen ikustera ethorrico da, ihurçuri, lur-ikaren erdian; xirimola, phesia eta su iresle baten garraren burrumba lazgarriarequin.
7 Eta Arielen contra guducatu diren jendaqui gucien ostea, eta Arieli guerla eguin, et hura sethiatu, eta haren contra nausitu direnac oro içanen dira ametsetaco gabazco itchurapen bat iduri.
8 Eta nola gose denac ametsetaric jaten baitu, eta atzarcen denean sabela huts baitu; eta nola egarri denac, ametsetaric edaten baitu, eta atzarcen denean, oraino egarriz ahitua eta barnea hutsic baitago; hala-hala içanen da Siongo mendiaren contra gudu eguin duten jendaia gucien ostea.
9 Harri eta baldi çaitezte, kordocan eta andarca ibil çaitezte; hordi çaitezte, bainan ez arnoz; canti çaitezte, ez ordean hordi içanez;
10 Ecen Jaunac çuen gainera buhatuco du lo hatsa; hersico ditu çuen beguiac, itsutuco ditu çuen profeta eta buruçagui ikuspendunac.