1 Çorigaitz Eguiptora lagunçaqueta jausten direnei, çaldien gainean iduquiz beren phesquiça, eta orga-lasterretan içanez beren sinhestea, hainitz badutelacoan, eta çaldizcoetan guciz hazcarrac direlacoan! Çorigaitz Israelgo sainduaren gainean sinheste hartu ez dutenei eta Jauna bilhatu ez dutenei
2 Bainan Jaun çuhurrac erakarri du gaitza, eta ez da bere hitzetaric guibelatu eta jaiquico da gaixtaguinen etchearen contra, eta tzarqueria-eguileen lagunçaren contra.
3 Eguiptoarra guiçona da, eta ez Jaincoa; eta haren çaldiac dira haragui, eta ez izpiritu; eta Jaunac makurtuco du escua, eta lagunçailea erorico da, eta lagunça-harçailea lurrera goanen da, eta guciac batean xahutuco dira.
4 Jaunac ecen hau erran içan darot Nola lehoina edo lehoincumea marrumaz jauzten baçaio bere harrapaquinari, eta arçain-molçoa ethorcen çaioenean, ez baita icituco hequien oihuez, eta hequien osteac ez baitu lotsatuco hala jautsico da armadetaco Jauna, Siongo mendian eta haren munhoan guducatzera.
5 Nola hegastina hegaldaca, hala armadetaco Jauna ethorrico da Jerusalemen gueriçatzera; gueriçaturen eta libraturen du; iraganen da, eta salbatuco du.
6 Israelgo umeac, urrun guibelatu cineten beçala, bihur çaitezte Jauna gana.