4 Jaunac ecen hau erran içan darot Nola lehoina edo lehoincumea marrumaz jauzten baçaio bere harrapaquinari, eta arçain-molçoa ethorcen çaioenean, ez baita icituco hequien oihuez, eta hequien osteac ez baitu lotsatuco hala jautsico da armadetaco Jauna, Siongo mendian eta haren munhoan guducatzera.
5 Nola hegastina hegaldaca, hala armadetaco Jauna ethorrico da Jerusalemen gueriçatzera; gueriçaturen eta libraturen du; iraganen da, eta salbatuco du.
6 Israelgo umeac, urrun guibelatu cineten beçala, bihur çaitezte Jauna gana.
7 Alabainan egun hartan batbederac arthiquico du bere cilharrezco jaincomoldea, eta bere urhezco jaincomoldea, çuen escuz bekatutan eguin içan ditutzuenac.
8 Eta Asur erorico da, ez guiçonaren ezpataren azpira; eta ez du guiçonaren ezpatac xahutuco, eta ez da ezpataren ihes goanen; eta haren gazteria cergaren azpico içanen da.
9 Eta icialdurac galaracico dio bere indarra, eta haren aitzindariec ikaran ihes, eguinen dute, dio Jaunac, ceinaren sua Sionen baita, eta suteguia Jerusalemen.