1 Huna non erregue bat çucenqui erreguinatuco den, eta buruçaguiez çucentasunean erabiliren dute manamendua.
2 Eta guiçona içanen da haice-maldan eta phesiatic gueriçan jarcen dena iduri; eta erregue içanen da hala-nola ithur-urac egarrian eta guerenda gora baten itzala mortuan.
3 Ikusten dutenen beguiac ez dira lambrotuco, eta aditzen dutenen beharriac ernequi egonen dira ençuten.
4 Eta çoroen bihotza adimenduz betheco da, eta mothelen mihia çalhuqui eta garbiqui minçatuco.
5 Çoroa dena ez da guehiago deithuco buruçagui, eta jocotriatsua ez da deithuco handi.
6 Alabainan çoroac erguelqueriac erranen ditu, eta haren bihotza tzarquerian sarthuco da, malçurqueriaren bururatzeco, eta Jaunari jocotriatsuqui minçatzeco, eta gosez dagoenari jatecoaren, eta egarri denari edatecoaren kenceco.
7 Maulatiaren tresnac tzarrenetaric dira; ecen asmu aphaincen hari da, gueçurrezco solasez prestuen galceco, noiz-etare gaixoa çucentasunean minço baita.