10 Urthe eta cembait egunen buruan, asaldutan içanen çarete, çuec, gogo sendocoac; ecen akabo dira mahats-bilceac, uzta-bilceric ez da guehiago ethorrico.
11 Baldi çaitezte, andre aberatsac; asalda çaitezte, gogo sendocoac; biluz çaitezte, eta ahalquez estal; tinca çuen guerriac.
12 Deithora çaitezte çuen haurren, çuen lur maitearen, çuen mahasti gorien gainean.
13 Elhorriac eta lapharrac içanen dira ene populuaren lurraren gainean; cembatez hobequi hiri bozcariotsuco etche atseguinezcoetan!
14 Ecen etcheac utziac dira, osteac hustu du hiria, ilhumbe belçac bethico jarri dira har-cilhoen gainean. Han hartuco du basastoac atseguin, han alhaturen dira arthaldeac,
15 Goratic izpiritua gure gainera jauts dadien arteo; eta mortu bat içanen da Carmelen, eta Carmel oihan batençat hartuco da.
16 Eta mortuan egonen da çucentasuna, eta Carmelen gainean jarrico çucembidea.