11 Baldi çaitezte, andre aberatsac; asalda çaitezte, gogo sendocoac; biluz çaitezte, eta ahalquez estal; tinca çuen guerriac.
12 Deithora çaitezte çuen haurren, çuen lur maitearen, çuen mahasti gorien gainean.
13 Elhorriac eta lapharrac içanen dira ene populuaren lurraren gainean; cembatez hobequi hiri bozcariotsuco etche atseguinezcoetan!
14 Ecen etcheac utziac dira, osteac hustu du hiria, ilhumbe belçac bethico jarri dira har-cilhoen gainean. Han hartuco du basastoac atseguin, han alhaturen dira arthaldeac,
15 Goratic izpiritua gure gainera jauts dadien arteo; eta mortu bat içanen da Carmelen, eta Carmel oihan batençat hartuco da.
16 Eta mortuan egonen da çucentasuna, eta Carmelen gainean jarrico çucembidea.
17 Eta baquea çucentasunaren lana içanen da, eta descansua eta beldurgabea bethicotzat çucentasunetic ethorrico dira.