3 Ikusten dutenen beguiac ez dira lambrotuco, eta aditzen dutenen beharriac ernequi egonen dira ençuten.
4 Eta çoroen bihotza adimenduz betheco da, eta mothelen mihia çalhuqui eta garbiqui minçatuco.
5 Çoroa dena ez da guehiago deithuco buruçagui, eta jocotriatsua ez da deithuco handi.
6 Alabainan çoroac erguelqueriac erranen ditu, eta haren bihotza tzarquerian sarthuco da, malçurqueriaren bururatzeco, eta Jaunari jocotriatsuqui minçatzeco, eta gosez dagoenari jatecoaren, eta egarri denari edatecoaren kenceco.
7 Maulatiaren tresnac tzarrenetaric dira; ecen asmu aphaincen hari da, gueçurrezco solasez prestuen galceco, noiz-etare gaixoa çucentasunean minço baita.
8 Bainan buruçaguiaren asmuac içanen dira buruçaguiari dihoazquionetaric, eta cargudunen gainean jarrico da.
9 Emaztequi aberatsac, jaiqui çaitezte, eta adi çaçue ene minçoa; nescatcha gogo sendocoac, beharrietara har çaçue ene solasa.