21 Ceren gure Jaunac han bakarric baitu erakusten bere ospagarritasuna; han, hibaien lekuac bazterrac ditu guciz çabal eta idequiac; arraularien uncia ez da handic iraganen, eta hirur lerrotaco pinaça handiac ez du trebesatuco;
22 Ecen Jauna da gure juiea, Jauna da gure leguemailea, Jauna gure erreguea: berac salbaturen gaitu.
23 Hire soquec amor eman die, eta ez dira on içanen: hire masta haletan duc, min eçagutgailua heda ez baiteçaquec. Orduan çathituco dira harrapaquin handietaco buluzquinac; mainguac lothuco dira harrapaquinari.
24 Eta hurbilean dagoenac ez du erranen: Ahitua naiz; eta Jerusalemen egoten den populua bekatutic xahutua içanen da.