1 Toqui mortu eta bideric gabeac bozcariotan içanen dira; eremua bozcarioz jaucico da, eta lilia beçala loratuco.
2 Alde orotara musquilduren da, eta bozcarioz jaucico da, eta canticac ditu cantaturen; emana içanen çaio Libanen ospea, Carmelen eta Saronen edertasuna; berec ikusico dituzte Jaunaren ospea eta gure Jaincoaren ederra.
3 Hazcar çatzue escu ethenduac eta indar emoçuete belhaun herbalei.
4 Bihotz ilhaunac dituztenei erroçuete: Har çaçue indar, eta ez içan beldurric: huna non dakarren çuen Jaincoac merecimenduaren araberaco aspercundea; Jaincoa heldu da bera, eta salbaturen çaituztete.
5 Orduan idequiren dira itsuen beguiac eta çabalduren gorren beharriac.