3 Hazcar çatzue escu ethenduac eta indar emoçuete belhaun herbalei.
4 Bihotz ilhaunac dituztenei erroçuete: Har çaçue indar, eta ez içan beldurric: huna non dakarren çuen Jaincoac merecimenduaren araberaco aspercundea; Jaincoa heldu da bera, eta salbaturen çaituztete.
5 Orduan idequiren dira itsuen beguiac eta çabalduren gorren beharriac.
6 Orduan maingua jauciren da orena beçala, eta idequiren da mutuaren mihia, ceren ithurriac ilki baitira mortuan eta uharrac eremuan.
7 Eta leihor cen toquia ur-maeletara aldatuco da, eta agor cena ithur-uretara. Erainsugueac lehen egoten ciren ohancetan ilkico da kanabera eta ihiaren hosto berdea.
8 Eta han içanen da bidexca bat, eta bide bat bide saindua deithuco dena: kutsatua ez da hartaric iraganen, eta hura içanen da çucençat bide çucena, haletan non çoroac hartan gaindi ibilico ez baitira.
9 Ez da han içanen lehoinic, eta basabere gaixtoa ez da hartaric iganen, ez-eta hartan kausituco; eta hartan ibilico dira libratuac içan direnac;