10 Jaunaren manua gabe igan othe naiz lur huntara, hunen xahutzera? Jaunac erran içan darot: Igan çaite lur hortara eta xahu çaçu.
11 Eta Eliacimec, eta Sobnac, eta Joahec erran cioten Errabsacesi: Çure cerbitzariei siriaraz minça çaite, ecen aditzen dugu: juduaraz ez minça guri, harrasi gainean dagoen populuac aditzen duelaric.
12 Eta Errabsicesec ihardetsi çaroeten: Hire nausiaren gana eta hire gana igorri othe naic ene nausiac, solas hauquien gucien eguitera; eta ez lehenago harrasi gainean jarriac dauden guiçon horietara, jan deçaten beren ongarria eta çuequin edan oinen azpitic beren guernua?
13 Eta Errabsaces xutic jarri cen, eta juduaraz minçoa goratuz, oihu eguin çuen, eta erran: Adi çatzue erregue handiaren, Asiriarren erregueren hitzac.
14 Hau dio erreguec: Ez beçaitzazte çora Ecequiasec, ceren ecin itzurraracico baitzaituztete.
15 Eta Ecequiasec ez biaçaçuete ustequeriaric eman Jaunaren gainean, erranez: Jaunac atheraturen gaitu athequetaric, eta hiri hau ez da emana içanen Asiriarren erregueren escura.
16 Berautzue Ecequiasen ençutetic; ecen hau dio Asiriarren erreguec: Eguin diçadaçute onguiethorria, eta ilki çaitezte ene gana, eta jan çaçue ceinec bere mahastitic, eta bere picotic, eta edan çaçue ceinec bere urteguico uretic,