2 Eta Asiriarren erreguec Errabsaces igorri çuen indar handitan Laquistic Jerusalemera Ecequias erreguearen gana; eta Errabsaces baratu cen gaineco arrainteguico ixtunean, bolaçainaren landaco bidean.
3 Eta haren gana ilki ciren Eliacim, Helciasen semea, erregueren etcheguiçona, eta Sobna iscribaua, eta Joahe, Asaphen semea, agueriçaina.
4 Eta Errabsacesec erran çaroeten: Hau dio erregue handiac: Cer da ustequeria hori ceinaren gainean baihaiz bermatzen?
5 Cer asmuc, edo cer indarrec ekarcen hau bihurcera? noren gainean daducac hire phesquiça, ene ganic guibelatu baihaiz?
6 Huna non Eguiptoaren gainean, kanaberazco makila hautsi horren gainean daducacan hire ustea; horren gainean bermatzen bada guiçona, escutic sorthuren çaioc eta cilhatuco cioc: horra cer den Faraon, Eguiptoco erregue, haren gainean sinheste daducaten guciençat.
7 Eta baldin ihardesten balerotac: Gure Jainco Jaunaren baithan ematen dugu gure phesquiça: ez othe da hura bera, ceinaren leku gorac eta aldareac eragotzi baititu Ecequiasec, Judari eta Jerusalemeri erranez: Berce aldare hunen aitzinean adoratuco duçue?
8 Eta orai emahadi Asiriarren erregue ene nausiaren escuetara, eta emanen darozquiat bi mila çaldi, eta hequien igaileric ecin atheratuco duc hire populutic.