1 Eta guerthatu cen, Ecequias erregueac aditu çuenean hori, urratu cituela bere soinecoac, eta çaku batez inguratu eta Jaunaren etchean sarthu cela.
2 Eta igorri cituen Eliacim, bere etcheguiçona, eta Sobna iscribaua, eta aphecetaric çaharrenac, çakuz estaliric, Amosen seme Isaias profeta gana.
3 Eta hauquiec erran çaroten Isaias: Hau dio Ecequiasec: Atsecabezco, eta açurriazco, eta burhozco eguna egun hau! Ecen haurrac ethorri dira sorceco heinera, eta minetan denac ez du erditzeco indarric.
4 Çure Jainco Jaunac nolazbait aditu ahal ditu Errabsacesen solasac, Asiriarren erregue bere nausiac, Jainco biciaren burhoztatzera igorri duenarenac, eta çure Jainco Jaunac aditu dituen hitzez irain eguitera. Alcha çaçu beraz çure othoitza kausitzen diren ondarrençat.
5 Eta erregue Ecequiasen cerbitzariac ethorri ciren Isaiasen gana.