22 Hitz hau erran du Jaunac Senaqueribez: Escarnio eta irain eguin darozquitzu, Siongo alaba garbia; çure ondotic burua gorgoinatu du, Jerusalemeco alaba.
23 Nori arthiqui dioc escarnio? nori arthiqui burho? noren contra alchatu duc minçoa, goititu hire beguietaco hampurusqueria? Israelgo sainduaren contra.
24 Hire muthilen ahoz escarnio Jaunari dioc arthiqui, eta erran içan duc: Ene orga-lasterren ostearequin igan naiz mendien bizcarrera, Libanen cascoetara: ebaquiren ditut hango cedro gorac eta hango içai hautac, eta sarthuren naiz haren muthurraren gain-gainera, haren Carmeleco oihanera.
25 Nic eguin dut cilhoa, eta nic edan ura; eta ene oinaren hatzac agortu ditu ixtunetaco erreca guciac.
26 Ez othe duçu aditu cer eguin diodan beihala? Aspaldico egunetaric nic erabaqui dut hori, era orai burutu dut, eta hori eguina da guerlarien munhoen eta hiri hazcarren eragozteco.
27 Eta hango egoiliarrac, escuac eroriac, ikaran jarri dira eta ahalquez urthu; eguin dira bazterretaco belharra eta alhapidetaco sorhoa iduri, eta hegazteguietaco belhar çohitu baino lehen iharcen dena beçala.
28 Banaquizquian hire egon-leku, hire sar-ilki, hire sepha çoroac ene contra.