7 Huna non hats bat emanen diodan gainera, eta adituco du berri bat, eta itzulico da bere lurrera, eta bere lurrean erorraracico dut ezpataren azpira.
8 Errabsaces aldiz itzuli cen, eta atzeman çuen Asiriarren erregue Lobnaren guducatzen hari cela; aditu çuen ecic Laquistic goana cela.
9 Eta Asiriarren erreguec aditu çuen Tharacaz, Ethiopiaco erreguez, erraten çutela: Ilki da çuri gudu ematera. Hori aditu çuenean, berri-eramaileac igorri ciozcan Ecequiasi, cioelaric:
10 Hau erranen dioçue Judaco erregue Ecequiasi: Ez beheça engana hire Jaincoac, ceinaren baithan baitaducac hire phesquiça, erraten ducalaric: Ez da Asiriarren erregueren escura arthiquia içanen Jerusaleme.
11 Huna, aditu dituc Asiriarren erregueec eguin diozcatenac oro, xahutu dituzten lur guciei; eta hi itzuriren ahal haiz?
12 Jendaietaco jaincoec atheratu othe dituzte ene arbasoec xahutu dituztenac, Goçam, eta Haram, eta Erreseph, eta Edenen ume Thalasarren cirenac?
13 Non dira Ematheco erregue, eta Arphadeco erregue, eta Sepharbaimgo hirico, eta Anaco, eta Abaco erregue?