12 Ene bicia kendua çait, eta ene ganic bilduac da, arçainen olha bilcen den beçala. Ene bicia ebaquia da, ehaileac haria ebaquitzen duen beçala. Jaunac ebaqui nau, irazquitzen hari nincenean oraino: goicetic arratsa artean akabaturen nauçu.
13 Bihar goiça arteo uste nuen iraun; lehoinac beçala carrascatu ditu ene heçurrac: Goicetic arratsa artean akabaturen nauçu.
14 Marrasca eguinen dut ainhararen umeac beçala; cuintaz egonen naiz usoa beçala. Goiti beguira ethenduac dira une beguiac; Jauna, borroca jasaiten nago, iharducaçu enetzat.
15 Cer erranen dut, edo cer ihardetsiren darot harec, bera hari denaz gueroztic? Çure aitzinean gogoz iraganen ditut ene urthe guciac ene bihotzeco uherduran.
16 Jauna, horrela bicitzen bada, eta horrelacoetan badatza une biciaren hatsa. açurriaturen eta biciaraciren nauçu oraino.
17 Huna non baquera bihurcen den uhertasun guciz uherra. Çuc aldiz atheratu duçu ene arima, gal etzadiençat; çure guibelerat arthiqui ditutzu une bekatu guciac.
18 Alabainan hobiac ez darotzu aithorric bihurturen, eta heriotzeac etzaitu laudaturen; putzura jausten direnac ez dira çure cintasunaren iguri egonen.