5 Çoaz, eta Ecequiasi erroçu: Hau dio Jaunac, Dabid çure aitaren Jaincoac: Ençun dut çure othoitza eta ikusi ditut çure nigarrac: huna non nic çure egunen gainera berhatuco ditudan hamaborz urthe.
6 Eta Asiriarren erregueren escutic atheratuco çaituztet çu eta hiri hau, eta nic gueriçatuco dut hau.
7 Berriz, hau içanen da çuretzat Jauna ganicaco eçagutzaria, Jaunac obratuco duela erran duen hitza:
8 Huna non nic itzala, ceina Acacen erloian iguzquitan marrac behera jautsi baita, hamar marraz bihurraracico dudan guibelerat. Eta iguzquia itzuli cen hamar marraz, jautsi cituen ozcac gora.
9 Judaco erregue Ecequiasen cantica, eritu eta bere gaitzetic sendatu cenean.
10 Nic erran dut: Ene egunen erdian jautsico naiz hobico athera. Bilhatu dut ene urtheen ondarra.
11 Erran dut: Bicidunen lurrean ez dut ikusico Jainco Jauna. Ez dut guehiago ikusiren guiçona, ez-eta phausuan bici dena.