6 Eta Asiriarren erregueren escutic atheratuco çaituztet çu eta hiri hau, eta nic gueriçatuco dut hau.
7 Berriz, hau içanen da çuretzat Jauna ganicaco eçagutzaria, Jaunac obratuco duela erran duen hitza:
8 Huna non nic itzala, ceina Acacen erloian iguzquitan marrac behera jautsi baita, hamar marraz bihurraracico dudan guibelerat. Eta iguzquia itzuli cen hamar marraz, jautsi cituen ozcac gora.
9 Judaco erregue Ecequiasen cantica, eritu eta bere gaitzetic sendatu cenean.
10 Nic erran dut: Ene egunen erdian jautsico naiz hobico athera. Bilhatu dut ene urtheen ondarra.
11 Erran dut: Bicidunen lurrean ez dut ikusico Jainco Jauna. Ez dut guehiago ikusiren guiçona, ez-eta phausuan bici dena.
12 Ene bicia kendua çait, eta ene ganic bilduac da, arçainen olha bilcen den beçala. Ene bicia ebaquia da, ehaileac haria ebaquitzen duen beçala. Jaunac ebaqui nau, irazquitzen hari nincenean oraino: goicetic arratsa artean akabaturen nauçu.