2 Egun hartan içanen dira, Jaunaren hacia ospe eta handiespenetan; lurreco fruitua goretsia; eta Israeldic salbatuac içan cirenac, bozcariotan.
3 Eta Sionen guelditu direnac eta Jerusalemeco ondarrac saindu içanen dira deithuac, bicitzeco liburuan Jerusalemen iscribatuac diren guciac;
4 Jaunac garbitu duqueenean Siongo alaben lohia, eta xahutu duqueenean Jerusalemen odola haren erditic çucentasuneco izpirituaz eta karrezco izpirituaz.
5 Eta Jaunac Siongo mendico leku orotan eta hura deithua içan den toquian, eguinen ditu hedoi bat egunaz, eta gabaz ke bat eta su-garrezco arguidura bat; ecen atde orotaric haren ospea gueriçan içanen da.
6 Eta tabernaclea içanen da itzalcari baten azpian egunazco beroaren contra, eta segurean eta maldan xirimola eta uriaren contra.