1 Sosega çaite, sosega, ene populua, dio çuen Jaincoac.
2 Minça çaitezte Jerusalemen bihotzari, eta Jerusaleme deith çaçue bere icenaz; ecen akabo dira haren gaitzac, barkatua çaio bere bekatua, bikun içatu du Jauna ganic bere bekatu gucien ordain.
3 Mortuan oihuz dagoenaren minçoa: Aphain çaçue Jaunaren bidea, çucent çatzue mortuan gure Jaincoaren bidexcac.
4 Edocein haren goratua içanen da, edocein mendi eta munho beheratua; eta makurrac içanen dira xuxenduac, eta malkarrac bardinduac.