1 Sosega çaite, sosega, ene populua, dio çuen Jaincoac.
2 Minça çaitezte Jerusalemen bihotzari, eta Jerusaleme deith çaçue bere icenaz; ecen akabo dira haren gaitzac, barkatua çaio bere bekatua, bikun içatu du Jauna ganic bere bekatu gucien ordain.
3 Mortuan oihuz dagoenaren minçoa: Aphain çaçue Jaunaren bidea, çucent çatzue mortuan gure Jaincoaren bidexcac.
4 Edocein haren goratua içanen da, edocein mendi eta munho beheratua; eta makurrac içanen dira xuxenduac, eta malkarrac bardinduac.
5 Eta aguerturen da Jaunaren ospea; eta edocein guiçonec ikusiren du Jaunaren ahoa dela minçatu.
6 Dioenaren minçoa: Oihu eguic. Eta ihardetsi dut: Cer eguinen dut oihu? Edocein haragui belhar dela, eta haren ospea landetaco lore bat.