11 Arçainac beçala alhaturen du bere arthaldea, besoetan bilduren ditu bildotsac, eta bere galçarrera hartuco ditu; berac ekarrico ditu ardi ernariac.
12 Ahurraz norc neurtu ditu urac, eta escuaz norc haztatu ditu ceruac? Norc hirur erhiz airean daduca lurraren bultoa, eta phisatu ditu mendiac, eta balancetan eçarri munhoac?
13 Norc lagundu du Jaunaren izpiritua? edo nor içatu da haren conseilari, eta irakatsi dio?
14 Norequin egotu da asmutan? norc arguitu du, eta norc erakutsi dio çucembidea, era irakatsi jaquitatea, eta erakutsi umotasuneraco bidea?
15 Jendaiac xorta suilan beçala ikusiac dira, izpia balancetan beçala huna irlac herrauts xehea iduri.
16 Eta Liban gucia ez laite asqui haren sacrificioaren erretzeco, eta abere guciac ez laizteque asqui holocaustacotzat.
17 Jendaia guciac, nola ez balira hala dira haren aitzinean, eta ezdeusa eta hutsa beçala dira haren beguietan.