14 Norequin egotu da asmutan? norc arguitu du, eta norc erakutsi dio çucembidea, era irakatsi jaquitatea, eta erakutsi umotasuneraco bidea?
15 Jendaiac xorta suilan beçala ikusiac dira, izpia balancetan beçala huna irlac herrauts xehea iduri.
16 Eta Liban gucia ez laite asqui haren sacrificioaren erretzeco, eta abere guciac ez laizteque asqui holocaustacotzat.
17 Jendaia guciac, nola ez balira hala dira haren aitzinean, eta ezdeusa eta hutsa beçala dira haren beguietan.
18 Ceren idurico eguiten duçue beraz Jaincoa? edo cer itchuren azpian erakutsiren duçue?
19 Oficialeac ez othe du urcen moldea? edo urheguinac ez othe du haren itchura urhez eguiten, eta cilharguinac cilhar-xaflaz?
20 Oficiale jaquinac hautatzen du çur hazcar eta ecin-ustelduzcoa, eta bilhatzen du itchura xutic ematera kordocatuco ez den beçala.