16 Eta Liban gucia ez laite asqui haren sacrificioaren erretzeco, eta abere guciac ez laizteque asqui holocaustacotzat.
17 Jendaia guciac, nola ez balira hala dira haren aitzinean, eta ezdeusa eta hutsa beçala dira haren beguietan.
18 Ceren idurico eguiten duçue beraz Jaincoa? edo cer itchuren azpian erakutsiren duçue?
19 Oficialeac ez othe du urcen moldea? edo urheguinac ez othe du haren itchura urhez eguiten, eta cilharguinac cilhar-xaflaz?
20 Oficiale jaquinac hautatzen du çur hazcar eta ecin-ustelduzcoa, eta bilhatzen du itchura xutic ematera kordocatuco ez den beçala.
21 Ez othe duçu jaquin? ez othe duçu aditu? hastetic ez othe çaitzue berria emana içan? ez othe duçue endelgatu norc asentatu duen lurra?
22 Hainac mundua du jar-leku, eta hango egoiliarrac dira xartalac iduri: harec barraiatu ditu ceruac bela bat iduri eta hedatu hala-nola olha bat, hartan egoteco;