18 Ceren idurico eguiten duçue beraz Jaincoa? edo cer itchuren azpian erakutsiren duçue?
19 Oficialeac ez othe du urcen moldea? edo urheguinac ez othe du haren itchura urhez eguiten, eta cilharguinac cilhar-xaflaz?
20 Oficiale jaquinac hautatzen du çur hazcar eta ecin-ustelduzcoa, eta bilhatzen du itchura xutic ematera kordocatuco ez den beçala.
21 Ez othe duçu jaquin? ez othe duçu aditu? hastetic ez othe çaitzue berria emana içan? ez othe duçue endelgatu norc asentatu duen lurra?
22 Hainac mundua du jar-leku, eta hango egoiliarrac dira xartalac iduri: harec barraiatu ditu ceruac bela bat iduri eta hedatu hala-nola olha bat, hartan egoteco;
23 Hainac, ez balira beçala eçarcen ditu gauça estalien bilhatzaileac, eta ezdeusa beçala eguiten lurreco juieac.
24 Halabadere, etzen hequien ondoa lurrean içan ez landatua, ez eraina, ez erroztatua: bat-batean haice eguin daroete, eta ihartu dira, eta eraman ditu xirimolac lastoa beçala.