21 Ez othe duçu jaquin? ez othe duçu aditu? hastetic ez othe çaitzue berria emana içan? ez othe duçue endelgatu norc asentatu duen lurra?
22 Hainac mundua du jar-leku, eta hango egoiliarrac dira xartalac iduri: harec barraiatu ditu ceruac bela bat iduri eta hedatu hala-nola olha bat, hartan egoteco;
23 Hainac, ez balira beçala eçarcen ditu gauça estalien bilhatzaileac, eta ezdeusa beçala eguiten lurreco juieac.
24 Halabadere, etzen hequien ondoa lurrean içan ez landatua, ez eraina, ez erroztatua: bat-batean haice eguin daroete, eta ihartu dira, eta eraman ditu xirimolac lastoa beçala.
25 Eta noren idurico, noren bardin eguin nautzue? dio Sainduac.
26 Beguiac goiti ematzue, eta ikusaçue norc eguin dituzqueen ceruac; norc daraman molçoan hequietaco armada, eta guciac deitzen dituen beren icenez, bakar bat guibelerat guelditu gabe haren ahal, indar, berthuteen handitasunaren ariaz.
27 Nolaz dioçu, Jacob, nolaz erasten duçu, Israel: Ene bicia gordea da Jaunarençat, eta ene Jaincoac ez daduca ene juiatzeaz arduraric?