4 Edocein haren goratua içanen da, edocein mendi eta munho beheratua; eta makurrac içanen dira xuxenduac, eta malkarrac bardinduac.
5 Eta aguerturen da Jaunaren ospea; eta edocein guiçonec ikusiren du Jaunaren ahoa dela minçatu.
6 Dioenaren minçoa: Oihu eguic. Eta ihardetsi dut: Cer eguinen dut oihu? Edocein haragui belhar dela, eta haren ospea landetaco lore bat.
7 Belharra ihartu da eta lorea erori, ceren Jaunaren hatsac gainera buhatu baitu. Populua da cinez belharra;
8 Belharra ihartu eta lorea erori da. Bainan gure Jaunaren hitzac bethiren bethi du iraunen.
9 Mendi gora baten gainera igan çaite, oi çu, Sioni berri ona ekarcen dioçuna hazcarqui eguiçu oihu, oi çu, Jerusalemeri berri ona ekarcen dioçuna; eguiçu oihu, ez içan beldur; Judaco hiriei erroçute: Huna çuen Jaincoa!
10 Huna çuen Jainco Jauna bere indarrean heldu dela, aita haren besoa nausi içanen da. Huna bere saria berequin, eta bere eguincaria bere aitzinean.